XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta pista onean jarri ninduen: tipo bat ispilu aurrean ari da bizarra kentzen, eta hasi da madarikazioka nere aitaren sudur nazkagarri hau ispiluan islatuta ikusten dudan bakoitzean... aurrean amaren aho petral hori ikusten dudala...

- Eta horregatik hasi zinen bueltaka historia horrekin?

- Harrigarria! Oraingo honetan Alberto Couso benetan harrituta zegoen.

- Ez zehazki.

- Geroztik Ruper Ordorikari entzun nion beste kanta batean, ondorio berberera eraman ninduen beste zerbait:

- Tipo bat kalean paseatzen ari da.

- Bat-batean eskaparate baten parean pasatzean bere irudia islatuta ikusi eta ikaratuta egiaztatzen du kristoren antza duela eraman ezin dezakeen senide batekin.

- Eta beharbada Ruper Ruper delako, noski, hasi nintzen historia honi bueltak ematen.

Tolosako bigarren sarrera ere Chavela ezertaz ohartu gabe pasa arren, Alberto behartuta sentitu da lehenbailehen azalpen bat ematera:

- Aizu, ni, lehen esan bezala, Tolosaraino nentorren, baina... eguraldi nazkagarri honekin ez dakit zer ematen didan...

- Hurbilduko zaitut mugaraino momentu batean...

Neska ikaragarri poztu da Albertoren eskuzabaltasunarekin:

-Baina txo, hau bai sorpresa, ez nuen horrelakorik espero, benetan eskertzen dizut, jode bultzada txiki bat eman dio besoan.

- Nolako detailea!

Lotsatu egin da apur bat, (...)